Neuk-en erostea oso erraza da, hurrengo urratsei jarraitu baino ez duzu egin behar:
1. Aukeratu bilatu nahi duzun jantzi mota.
2. Egin klik produktu baten argazkian ikusteko xehetasunak, eskuragarri dauden neurriak eta prezioa.
3. Aukeratu neurria eta kolorea eta gehitu saskira. Jarraian, aukeran duzu erosten jarraitzea edo eskaera tramitatzea.
4. Eskaera tramitatu nahi baduzu, egin klik erosketa-saskian; bertan, nahi izanez gero, zure erosketa aldatu ahal izango duzu. Eskaera egiaztatu ondoren, tramitatu ahal izango duzu eskaera tramitatu botoiaren bidez.
5. Sartu Neuk erabiltzaile-kontuan edo erregistratu erabiltzaile berri gisa gure webgunean.
6. Zure kontuan sartu ondoren, erositakoa zein helbidetara bidaltzea nahi duzun aukeratu ahal izango duzu; horretarako, aukeratu aldez aurretik sartutako helbidea edo sartu helbide berri bat.
7. Aukeratu bidalketa-moduetako bat: dendan jasotzea edo eman diguzun helbidean jasotzea.
8. Irakurri eta onartu salmenta-baldintza orokorrak.
9. Aukeratu ordaintzeko metodo bat.
10. Berretsi zure eskaera.
11. Mezu elektroniko bat jasoko duzu egindako eskaera berresteko.
Zure eskaerari buruzko zalantzarik baduzu, informazio gehiago nahi baduzu, edo zure eskaeraren egoera zein den jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure dendarekin: neuk@neuk.eus edo WhatsApp-en bidez (945138842)