Bidalketa guztiak doakoak dira 60 eurotik gorako erosketak badira. Nazioarteko bidalketen prezioa aldatu egiten da zein herrialdetara bidali behar den.

Bi bidalketa mota ditugu: dendan jasotzea eta etxera bidaltzea.

Bidalketak MRW garraio-enpresaren bidez egiten dira. Bidalketak 4,95 €-ko tarifa du (BEZ barne).

Entregatzean gorabeherarik ez izateko (helbide okerrak, etxean inor aurkitzeko ezintasuna, etab.), ezinbestekoa da dagokion inprimakia betetzea, eta ondo bete harremanetarako telefonoari dagokion laukitxoa.

Egin duzun eskaera prest dagoenean, mezu elektroniko bat jasoko duzu paketearen jarraipen-datuekin; hartara, garraiolariaren webgunetik bidalketa zein egoeratan dagoen ikusi ahal izango duzu.

Eskaera entregatzeko batez besteko epea 24-72 ordu bitartekoa da. Hala ere, kontuan izan denbora-epe hori luza daitekeela tartean jaiegunik edo astebururik edo sustapenik eta merkealdirik badira.

 

PRODUKTUAK ESKURAGAI EGOTEA

Produktuen eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren mende daude, eta, alde horretatik, hornikuntzarekin zailtasunak badaude edo stockean artikulurik geratzen ez bada, enkargatu ahal izango dituzun kalitate eta balio bereko edo handiagoko ordezko produktuei buruzko informazioa emateko eskubidea gordetzen dugu. Ordezko produktu horien eskaerarik egin nahi ez baduzu, ordaindu duzun edozein kopuru itzuliko dizugu.

 

Eskaera bat izapidetzeari uko egitea

 

Edozein unetan edozein produktu webgune honetatik kentzeko eta/edo edozein material edo eduki kentzeko edo aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Nahiz eta eskaera guztiak  izapidetzeko ahal dugun guztia egin beti, gerta daiteke salbuespenezko zirkunstantziek eskaeraren baten izapidea atzera botatzea eskaeraren berrespena bidali ondoren, eta hori egiteko eskubidea gordetzen dugu edozein unetan eta gure nahierara.

Ez dugu erantzukizunik izango zure edo beste inoren aurrean webgune honetatik arrazoi hauengatik: edozein produktu kentzeagatik, produktu hori saldu den ala ez kontuan hartu gabe; webgunetik edozein material edo eduki kendu edo aldatzeagatik; edo eskaera bat izapidetzeari uko egiteagatik eskaeraren berrespena bidali ondoren.

  • Register

New Account Register

Already have an account?
Log in instead Or Reset password