Neuken istorioa duela ia 20 urte hasi zen Gasteizen. Foru kaleko 12. zenbakian 250 m2-ko lokal batean marka anitzeko denda bat ireki genuenean. Bertan, emakumezkoentzako zein gizonezkoentzako arropa eta oinetakoak saltzen hasi ginen.
2019an espazio hau emakumeentzat bakarrik uztea erabaki genuen, eta Zeuk, gizonentzako denda, ireki genuen Foru kaleko 19. zenbakian.
Gure dendak Neuk eta Zeuken nortasunaren isla dira: elementu natural eta material nobleak, non zura, harria eta altzairua protagonistak diren, xehetasunak zaintzen diren espazio abegikorrak, gustura egon zaitezen eta erosketa-esperientzia bakarra eta desberdina izan dezazun.
Izan ere, Neuk eta Zeuk izenordain pertsonalak dira euskaraz, eta nik neuk eta zuk zeuk adierarekin batera, indartu eta azpimarratu nahi dugu gure arropek, dendek eta haietara datozen pertsonek duten nortasuna. Hurbileko saltoki bat gara, tokian tokikoa, Gasteizkoa; izan ere, gu bertakoak gara eta bertan hazi gara.
Jendearekin egoteko grinak mugiarazten gaitu, baita gustuko ditugun eta bisualki estimulatzen gaituzten arropek, osagarriek eta oinetakoek ere, modaren joerak alde batera utzita. Eta, jakina, kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik onena eskaintzea helburu.
Eta daukagun onena gure taldea da, dendara etortzean laguntzeko eta aholkuak emateko prest topatuko dituzun lagunak erosketaldia ahalik eta atseginena izan dadin.
Era berean, on-line erosi nahi baduzu, lagunduko dizugu behar dituzun guztietan; hartara, informazioa, laguntza edo aholkua nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.