Eskaera jasotzen duzun unetik aurrera (emate-agirian ageri den data), 15 laneguneko epea izango duzu entregatutako produktua aldatzeko edo itzultzeko,bere osotasunean edo zati batean.

    Epe hori igarotakoan,emandako produktuak bezeroak onartu eta ontzat eman dituela ulertzen da,eta aldaketa eskaeraren bat balego,uko egiteko eskubidea gordetzen dugu.

    Itzulketa bat edo aldaketa bat eskatzeko,jar zaitez gurekin harremanetan neuk neuk.eus helbidearen bidez,adierazi eskaera-zenbakia eta azaldu zein aldaketa edo itzulketa egin nahi duzun.

    Itzulketa edo aldaketaren garraio-gastuak bezeroaren kontura izango dira,artikuluak,bezeroak aukeratutako agentziaren bitartez bidaliz,beti ere,aurrez ordainduta eta onarpena jaso ondoren.

    Itzuli beharreko artikuluak egoera ezin hobean egon behar du,etiketak eta jatorrizko bilgarriak dituela,horretaz gain, hasieran jasotako fakturaren kopia batekin itzuli behar da.

    Akats baten ondorioz zuk erositakoa ez den beste artikulu bat jaso baduzu,jakinaraz iezaguzu lehenbailehen helbide honetara:  neuk@neuk.eus. Artikulu zuzena ahalik eta lasterren bidaliko dugu eta akats baten ondorioz bidalitako artikulua jasotzeaz arduratuko gara.

    Zure bidalketa jaso eta gure itzulketa sailak zure eskaera aztertu bezain pronto,ordainketa egin zen modu berean erosketaren balioa itzultzeari ekingo diogu,gehienez ere,zure eskaera dendan edo bulegoetan jaso eta 15 laneguneko epean.

    Ez da garraio-gastuen itzulketarik egingo,zure eskaera ordainketari dagokion zenbatekoa itzulitako artikuluen balioarekin bakarrik egingo da,dagozkien beherapenekin,halakorik balego.

 

 

    ARTIKULUEN ITZULKETA DENDAN

   Artikuluak dendan ere itzul daitezke:                                                                                             Neuk-en (Foruak kalea 12) edo Zeuk-en (Foruak kalea 19).Horretarako,artikulu edo eskaera osoa eta dagokion faktura aurkeztu beharko da,eskaera jaso eta 15 eguneko epean.

  • Register

New Account Register

Already have an account?
Log in instead Or Reset password