Funk denda SLU enpresak B01362748 erregistro-zenbakia du, eta helbide fiskala honako hau: Foru kalea 12 – Vitoria/Gasteiz (Araba) (aurrerantzean "Gu", "Gurea"). http://www.neuk.eus ("web-a") zuzentzen dugu; beraz, webaren bidez emandako eta lortutako informazioa tratatzeko ardura dugu, eta informazio hori gure datu pertsonalen fitxategietan sartuko da. Izartxoa (*) duten eremuak nahitaezkoak dira zerbitzua webgunearen bidez jaso eta emateko.

Iruzkinak edo iradokizunak posta elektronikoz bidali ahal dizkiguzu (neuk@neuk.eus). Zure pribatutasuna garrantzi handiko gaia da guretzat; horrexegatik, zure izena eta gure negozioarentzat garrantzitsuak diren datuak baino ez ditugu erabiliko.

Zure informazioa legeak ezarritako denboran biltegiratuko dugu, edo informazioa biltzeko helburuak bete arte.

 

 

Datuak biltzea

Eskaera egiten duzunean, hainbat motatako informazioa bil dezakegu.

Informazioa bildu eta tratatu egiten dugu, gure zerbitzuak behar bezala eskaini ahal izateko.

 

Hainbat motatako informazioa bil dezakegu, webean eskaera bat egin nahi duzula detektatzen dugunean. Informazioa eskatu ahal dizugu, hala nola, tratamendu-modua, izena, sexua, helbide elektronikoa, helbidea, emate-helbidea (desberdinak badira), telefono-zenbakia, ordainketaren xehetasunak, ordainketa-txartelaren edo banku-kontuaren informazioa eta IP helbidea.

Eskaera prozesatu eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko, aurreko informazioa behar dugu.

Informazio hori gure bezeroak identifikatzeko ere erabil dezakegu, gure zerbitzua eta negozioa hobetzeko. Posta elektronikoz marketin-komunikazio pertsonalizatuak bidali ahal dizkizugu, zure interesekoa izan daitekeela uste dugunean.

Baliteke hirugarren batzuei informazio pertsonala ematea (adibidez, mezularitza-enpresak zure helbidearen berri izango du).

Banku-informazioak leiala eta ez engainagarria izan behar du. Zure eskaerei buruzko informazioa gorde egingo da, eta beti izango duzu eskura zure erabiltzaile-kontuan. Ez gara arduratzen pasahitzak gaizki erabiltzeaz. Ez dugu partekatuko gure informazio pertsonala Europako Ekonomia Erkidegotik kanpo dauden hirugarrenekin.

 

 

Informazio pertsonala

Merkatu-ikerketak egiteko erabil dezakegu zure informazioa. Beti zure datuak anonimotasunean mantenduko ditugu. Neuk-en zundaketak ez zaizkie inolaz ere hirugarrenei lagako. Baliteke gure webguneko informazioa eta eskaintzak newsletterren bidez helaraztea. Horri buruzko eskubidea emateko edo ez, eskaera bat egiteko laukitxoaren bidez egin ahal izango duzu.

 

Lehiaketak

Zure datuak lehiaketak egiteko ere erabil daitezke. Lehiaketa horietan gure bezeroek dendako produktuak sari moduan jaso ditzakete.

Cookieak

Webean sartzeko, cookieak aktibatu behar dira. Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, eta aukera ematen dute zure ordenagailua gure zerbitzarian erabiltzaile bakar gisa identifikatzeko, webguneko orri jakin batzuk bisitatzen dituzun bakoitzean. Cookie-ek ahalbideratzen dute zure IPa ezagutzea azkarrago sartzeko webgunera (zure identitatea gogoratuko du sartzean). Ziurtatzen dizugu gure cookie-ek ez dutela ez birusik ez informazio pertsonal edo pribaturik.

Segurtasuna

Nolanahi ere, bezero bakoitza da bere pasahitza babesteko arduraduna.

Eskura ditugun neurri guztiak ezartzen ditugu zure informazioaren segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Zure datuak zerbitzari seguru batean biltegiratuko ditugu. SSL protokoloekin enkriptatzeko prozedurak erabiltzen ditugu txartelaren informazioari dagokionez.

Adostasuna

Web-orria erabiltzeak eta datuak bidaltzeak pribatutasun-politika honetan ezarritako datuak erabiltzeko baimena ematea dakar.

 

Zure eskubideak

Zure datu pertsonalak eskatzeko eskubidea duzu; horretrako jar zaitez gurekin harremanetan neuk@neuk.eus bidez, eta emango dizkizugu.

  • Register

New Account Register

Already have an account?
Log in instead Or Reset password